Nontzeberri

Ilargirako bidaiaren proposamena dakar Baluarteko zine zikloak

Bost urte dira dagoeneko Rooftop Cinema zikloa abiatu zenetik Baluarteko terrazan, eta  bihar berriro itzuliko da, Lehen gizakiak Ilargian (First Men In The Moon, 1964) filmarekin.

“B serieko zientzia-fikziozko zinemari omenaldi egiten dion film horrek tripulatutako lehen espazio-ontzia ilargiratzearen 50. urteurrena gogora ekartzeko balioko digu”, argitzen dute antolatzaileek.

Hala, zinemak gizakion amets horri egin zion ekarpena gure oroimenera berriz ekartzeko, hiru filmekin osatutako zikloa ondu dute Baluarteko terrazan. Biharko filma da lehena eta bertan, espaziora bidaia hori baino lehenago egindako filma proiektatuko da. Bigarren hitzordua, Ilargia zuzenean (The Dish, 2000) komedia proiektatuko da uztailaren 23an. Eta hirugarren filma, uztailaren 25ean, thriller ukitua duen fikziozko Ilargia (Moon, 2009) izango da.

Hiru film luzeak bertsio originalean eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekin, gaueko 22:15ean hasita.

Sarrerak eskuratzeko edota gehiago jakin nahi ezkero, joan baluarte.com kultur atarira.

Exit mobile version