IKUS-ENTZUN

Ilargia izango da ardatz Nafarroako Filmotekak antolatu duen asteazkenetako zikloan

Bihar, ekainak 5, asteazkena, Ilargia helmuga izeneko zikloaren irekierako proiekzioa izango da Nafarroako Filmotekan.

Hala, 19:30ean, Fritz Lang zuzendari handiaren Emakumea ilargian (Frau im Mond, Alemania, 1929) klasikoa izango da zikloari hasiera emango diona. Fritz Langen azken film mutu hau bere obrarik gogoangarrienetako bat da zine kritikari askoren ustetan. Thea von Harbou bere emazteak idatzitako gidoitik abiatutako filma da, garaiko Alemaniako film handienen idazlea. “Zientzia fikziozko film honek ilargira egindako lehenengo espedizioa deskribatzen du modu serioan, fantasiazkoak diren beste filmetatik urrunduz, Mélièsen Ilargira Bidaia (Le voyage dans la lune,1902) esaterako”, antolatzaileek azaltzen dutenez.

Ekainaren 12an, 20:00etan hasita, zinemaren historiaren hastapenean ilargia ardatz izan zuten hainbat filmi emango zaie protagonismoa. Bi atal izango ditu egun honetarako ondu den egitarauak. Batetik, Ilargira bidaia isiltasunean izenburupean, 40 minutu iraungo duen atalean, Georges Melièsen eta Segundo de Chomónen klasiko handien lanak proiektatuko dira: Astronomo baten ametsak (La lune à un mètre, 1898); Ilargira Bidaia  (Le voyage dans la lune, 1902);  Eklipsea: eguzkia eta ilargiaren arteko gorteatzea (L’éclipse du soleil en pleine lune, 1907); Ilargia txangoa  (Excursion dans la lune, 1908) edota Lunatikoak (Les lunatiques, 1908).

Eta bigarren atala, Gizakia Ilargirantz NASAren ikuspuntutik bataiatutakoan, ilargira egindako bidaien inguruko AEBtako Espazio-Agentziaren artxiboko hainbat film labur  proiektatuko dira.

Eta ekainaren 19an, 20:00etatik aurrera, Matt Johnsonek zuzendutako Operation Avalanche (AEB-Kanada, 2016) filma emango da. Bertan,  1967an, eta Gerra Hotza bero-bero dagoenean, lehen mailako afera den karrera espaziala baita ardatz. CIAk uste dute NASAn errusiar espioi bat infiltratu dela Apollo proiektua zapuzteko.

Ilargia Helmuga zine zikloaren informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button