ARTEA

Ikusten dena ez da zehazki dirudiena

Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan, Bada edo ez da? izeneko erakusketa zabaldu berri dute. Erakusketak bertako Udalaren Arte Garaikideko bildumaren eta Pi Fernandinoren bildumaren 39 artelan jasotzen ditu, eta otsailaren 24ra arte ikusi ahalko da. Talde-erakusketa da, diziplina anitzekoa, bai eta partizipatiboa ere, eta bertan olio-pinturak, serigrafiak eta litografiak, paperezko collageak, argazkiak, eskulturak, instalazioak eta bideoak paratu dituzte.

Ziudadelako Arma Aretoan sartzerakoan honako oharra irakurriko du ikusleak: “Kasu! Ikusten dena ez da zehazki dirudiena, agian beste gauza bat da, ala ez…” , izan ere, erakusketa jarrita dagoen eraikina “artearen bidez imajinatu eta jolasteko gune” bilakatuko da.

Bertako antolatzaileek honako ideia zabaldu dute: “Erakusketaren proposamenak “bitxi bilakatzea” du ardatz. Horrela, lan hautatuek errealitatearen mugak tentuz ukitzen dituzte, irudimen-kontakizunetarako tartea uzten dute, eta, gauza arruntak abiapuntu, istorio bitxiak kontatzen dituzte”.

Ibilbide zehatza markaturik dago horretarako propio eratutako eszenografia baten bidez, batez ere, jolastu eta esperimentatzeko helburuz. Hainbat erakustokitan egituratuta dago ibilbide hori, eta eraikinaren lehen solairua “pertzepzioari lotutako gaien inguruan antolatu da: ikusmena, kolore-eza (zuri-beltza) eta geometria”. Bigarren solairuak etxea eta etxekoa aztertzen da.

Artista pilo batek hartu du parte erakusketan. Euren gaineko informazioa hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button