Nontzeberri

“Ikusmira Berriak” programak bost egonaldi banatuko ditu zinemagileen artean

Ikus-entzunezko proiektuak garatzen ari diren zinemagileentzat egituratu da Ikusmira Berriak programa. Ekimenak bost egonaldi banatu ditu talde hauetako bakoitzean: Nest azkeneko bost edizioetako parte-hartzaileak (2020-2015); Elías Querejeta Zine Eskolako Ikasleak; EAEko zuzendariak; Espainiako gainerako zuzendariak; eta Nazioarteko zuzendariak.

Programa honetan edozein iraupenetako proiektuak aurkez daitezke, eta gai aldetik ere ez dago mugarik. Parte-hartzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du. Proiektuak aurkezteko epea  irailaren 1ean amaituko da.

Zinematografia arloko profesionalek osatuko duten batzorde batek egingo du behin-behineko aukeraketa, eta azaroaren erdialdean jakinaraziko da zein proiektu hautatu diren.

Ikusmira Berriak programaren gaineko jakingarri guztiak, hemen.

Exit mobile version