IKUS-ENTZUN

“Ikusmira Berriak”, ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko egitasmoa

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak sustaturiko Ikusmira Berriak egitasmoa, gaur goizean aurkeztu da Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan

Proiektua lengoaia zinematografikoko berrikuntza eta esperimentazioa bilatzen duten ikus-entzunezko lanei laguntza ematean datza, hortaz, helburu nagusia ikus-entzunezko sorkuntzari bultzada ematea da.

Ikusmira Berriak programak hiru ardatz izango ditu: trebakuntza, ekoizpena eta erakusketa; eta gurean errotuta dauden hiru ekimenetan zentratzen da: Kimuak, film laburren hautaketa, Laboren urteroko emanaldiak, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa.

Eta hasteko, ekimenak deialdi bat zabaldu du, “lehenago aipaturiko ekimen horietan parte hartzen duten zinegileei, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zinegileei zuzendua. Proiektuak aurkezteko deialdi honen bitartez, lau multzo horietako bakoitzetik bat hautatuko da, lau astetako egonaldi batean lana garatu ahal izateko. Egonaldi horiek, Tabakaleraren instalazioetan egingo dira. Behin egonaldiko epea amaitutakoan, landutako proiektuak pitching batean aurkeztuko dira”.

Beraz, lau egonaldi eskainiko dira, horietatik hiru lurraldean errotutako ekimenei lotuak, eta laugarren bat bertako zinegileei zuzendua. Hautatutako zinegileek egonaldi programari ekingo diote irailaren 21ean, 63. Donostia Zinemaldiarekin koinzidituz. Gero, lau asteren buruan, urriaren 25ean, igandearekin, amaituko da egonaldia. Partaideek, beraz, hilabete izango dute euren proiektuak garatzeko.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button