IKUS-ENTZUN

“Ikusmira Berriak” egonaldia luzatu egin da, Tabakaleran

Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntza eta esperimentazioa sustatzeko aurtengo Ikusmira Berriak egonaldia, seitik zortzi astetara  luzatu dute Tabakalerako antolatzaileek.

Ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko egonaldi programa bat da Ikusmira Berriak, eta bere helburu nagusia, ikus-entzunezko sormena bultzatzea da. Hala, irailera bitarte, zuzendariak euren proiektuetan lanean izango dira egonaldian, eta zenbait adituren tutoretza jasoko dute: Sergio Oksman zuzendari brasildarra, Eugenia Mumenthaler ekoizlea eta Javier Martin programatzailea, besteak beste.

Irailean, Donostiako Zinemaldiarekin bat eginez, egonaldiko proiektuak aurkeztuko dituzte eta pitching edota proiektuaren aurkezpen saiorako prestakuntza jasoko dute, zinemaldian bilduko diren 1.500 profesionaletako batzuekin biltzeko helburuarekin.

Egonaldia Tabakalerak Donostian dituen instalazioetan egingo da, eta programan parte hartzen dutenek zortzi  aste izango dituzte proiektuak zehazteko. Epe horretan gainera, beren obrei egokitutako jardueretan parte hartu ahal izango dute. Eta gainera, deialdiaren egonaldian burututako proiektuak Donostia Zinemaldiaren zenbait sailetan programatuko dira.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren elkarlanaz sortutako programa honetan Elias Querejeta Zine Eskolak ere parte hartzen du iaztik.

Izen-ematea uztailaren 1etik zabalik dago, eta  abuztuaren 30era arte tabakalera.eu  web atarian on-line egin beharko da. Gainontzeko informazioa eta oinarriak ikusteko ere, webgune horretara jo dezakete eskatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button