IKUS-ENTZUN

“Ikusmira Berriak 2020”, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko deialdia egin da

Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntza eta esperimentazioa sustatzeko Ikusmira Berriak 2020 egonaldirako deialdia egin dute antolatzaileek.

Ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko egonaldi programa bat da Ikusmira Berriak eta bere helburu nagusia, ikus-entzunezko sormena bultzatzea da. Hartara, aurkezten diren lanetan, proiektuaren kalitatea eta sormena lehenetsiko dira, baita narrazio-estetika berriak sustatzen dituzten adierazpen-modu berritzaileak ere. Gainera, zinema-hizkuntzaren bide berriak aztertzea eta prozesuari garrantzia ematea ez ezik, proiektua gauzatzea bideragarria den ere baloratuko da.

Bi ardatz ditu programak: prestakuntza eta ikus-entzunezko proiektuen ekoizpenean laguntzea. Hala, proiektuak garatzeko talentu berriak ez ezik, berrikuntza eta hizkuntza berriak bultzatzen dituzten ikus-entzunezko ekoizpen-etxeak eta industriak ere inplikatu nahi ditu egonaldi-programak.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren elkarlanaz sortutako programa honetan, iaztik  Elias Querejeta Zine Eskolak ere parte hartzen du.

Egonaldia Tabakalerak Donostian dituen instalazioetan egiten da. Programan parte hartzen dutenek sei aste izango dituzte proiektuak zehazteko. Epe horretan gainera,  beren obrei egokitutako jardueretan parte hartu ahal izango dute. Eta gainera, Ikusmira Berriak 2020 deialdiaren egonaldian burututako proiektuak Donostia Zinemaldiaren zenbait sailetan programatuko dira.

Hala, izen-ematea uztailaren 1etik abuztuaren 30era arte Ikusmira Berriak web atarian on-line egin beharko da, eta gainontzeko informazioa eta oinarriak ikusteko ere webgune horretara jo dezakete eskatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button