ESZENA

Ikusleen tailerra abiatuko du La Fundicion aretoak

Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoak arte eszenikoetako lan garaikideen ikusle tailerra ondu du udazkenerako. Antolatzaileen arabera, “arlo profesional guztietatik datozen pertsonei zuzendutako kluba da, gai ezberdinak aztertu eta eztabaidatzeko interesa duten pertsonak biltzeko sortua”.

Bada, tailerrean hainbat gai jorratuko dira: joera berriak, teknologia berriak, dantza eta antzerki proposamen berriak, ikuslearekiko harremanak… Batzarretan, halaber, askotariko profilak bilduko dira: Koreografo, zuzendari, dantzari, kazetari, bitartekaritza tailerretako ordezkari eta adituak. Bilera horiek urri, azaro eta abenduko lehenengo ostegunetan egingo dira, 20:00etatik 21:00etara, La Fundicion aretoan.

“Ikusleen Tailer hau abangoardiako gai artistikootan interesa dutenen aberastasun pertsonalerako eta parte-hartzaileen prestakuntzarako espazio gisa planteatzen da. Eta, hartarako, eztabaida, esposizioa, analisiaz baliatuko dira, forma berriak deskubritu, iritziak partekatu eta arte eszenikoen adar ezberdinetako egungo sortzaile eta interprete adierazgarriekin topaketak izango dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button