MUSIKA

El Desvän del Macho taldeak “Funeral Económico” aurkeztuko du zuzenean

Arrasateko El Desvän del Macho taldeak Funeral Económico (Discos Alehop!)  izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak taldearen ohiko ezaugarriak erakusten ditu: intentsitate handiko pasarte post-hardcoreak, iluntasun post-punk zalea eta testu bikainak.

Jugos de otros eta Matrona Impúdica taldeetan aritutako  José Izkuek (musikariak (ahotsa, gitarra eta kantuen egile) zuzenduta bandak 13 doinu labur bildu ditu lan berrian. Abestiok eta oro har, diskoaren giroa Anphetamine Reptile edo Relapse diskoetxeetako taldeen proposamenetatik gertu daude; hots, energia handiko post-hardocore iluna. Bosgarren grabazio honetan, halaber, ohikoak diren post-punk pasarteak ere antzematen dira. Izkuek sinatutako testuak ahaztu gabe.

Izkueren esanetan, “tematikoki, diskoak distopia musikal baten itxura du. Saiatu gara kantuek hiri handi batek sor dezakeen giro txar guztia transmititu dezaten, maila guztietan, eta kantu  batzuetan, modu oso bisualean; hortaz, soinu-planteamendua halabeharrez  maltzurra da”.

Arrasatearrek laster aurkeztuko dute diskoa zuzenean: hilaren 13an, Bermeoko Beleza Malandra gunean izango dira; ekainaren 11n, Donostiako Le Bukowskin; 16an, Bergarako gaztetxean; eta, azkenik, urriaren 27an, Beasaingo Jazpana Fst jaialdian. Horiez gainera, hainbat kontzertu egingo dituzte estatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button