ESZENA

Ikuskizun poetikoa, dibertigarria eta hunkigarria

Kulunka Teatrok, Iñaki Rikarteren testuarekin eta bere zuzendaritzapean, QuitamiedoS lan poetiko eta hunkigarria eroango du Bilboko Arriaga Antzokira, eta bi emanaldi eskainiko ditu urriaren 7an eta 8an, 19:30ean, Agertoki Espazioaren egitarauaren barruan.

Programa bereziak ikus-entzuleen eta artisten arteko gertutasuna bilatu nahi du eta horrexegatik, ikus-entzule gutxiren aurrean egingo dute emanaldia, “antzerkia ia barrutik bizi ahal izateko”.
Garbiñe Insaustik eta Jose Daultek osatutako Kulunka Teatro konpainia sarituaren proposamen ederra da obra hau. Bertan, Arriaga Antzokiak luzatu duen informazioaren arabera, “pertsona bat hiltzen denetik bere gorpua hozten eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere goardako aingeruaren artekoa. Emanaldiak topaketa horren iraupena du, eta denbora gradu zentigradoetan neurtzen da.
Eskualde mailako errepide bateko kurba, istripua jasan duenaren biografiaren datuak ezagutuko dira. Testuingurua tragikoa eta fantastikoa da aldi berean”.

QuitamiedoS lanak B serieko fabularen ezaugarriak ditu, eta helburu handiak ez baditu ere, ikuskizun poetikoa, dibertigarria eta hunkigarria da, “gure existentziaren gai transzendentalak landuko dituena: bizitza, heriotza, maitasuna, aitatasuna, norbere burua hiltzea… baina beti ere anekdota xumeenetik, antzerkiko jolasetik eta metaforatik. Izan ere, QuitamiedoS metafora handia da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button