ARTEA

Irudizko arkeologiak

Donostiako Kubo-kutxa aretoan Miquel Navarroren lana erakutsiko da lehen aldiz. Bere pieza ikonikoak deigarriak dira oso. Erakusketa maiatzaren 21era arte ikusi ahal izango da.

Dolores Durán komisariatzen duen erakusketan “lan-koadernoak eta formatu txikiko piezak daude, eskultura txikien serie bat, buztinez egindako iruditxoak, zera akademikora eta arkeologiaren mundukoak, eskultorearen estudioa den sorkuntza- eta esperimentazio-laborategi gisa aurkeztuak”.

Espainiako eskultura berria deiturikoaren ordezkari nagusietako den Miquel Navarro artista arte plastikoen sari nazionala izan zen (1986). 1973an, bere Hirietako lehenengoa sortu zuen, “pieza txiki ugariz osaturiko konposizioak (bolumen oinarrizko edo eraldatuak, multzokatu, elkar erlazionatu eta konektatzen direnak), zuzenean lurrean hedatzen direnak, lurretik bereiziko dituzten oinarririk gabe, eremuaz jabetuz”. Obra horiek hasieran terracotan eginak izan ziren arren, geroago zink, aluminio edo brontzezko bilakatu zituen autoreak, bere sorkuntzaren funtsezko elementu gisan.

Miquel Navarroren hitzetan, eskulturara iritsi zen materia ukitzeko eta sentitzeko beharragatik. Bere hiri ezagunak egin zituen pieza ugariz, ehunka unitatez, zuzenean lurrean jarrita. “Piezaz pieza, auzoz auzo, okupatzen dute: etxeak, eraikinak, plazak, dorreak, fabrikak, errepideak, aireportuak, automobilak, intsektuak, babesten eta bakartzen gaituzten harresiak. (…) Hiri hauek hausnarketa egitera behartzen gaituzte beren zatien arteko harremanaz, botereaz, existentziaz. Hiri ideial bat baino gehiago, bere lanean hiri metaforikoa eraikitzen du, hiri erreala sintetizatzen duten ikurrez eta esanahiz betea, baina azken batean erreala ez dena, nahiz eta ez den saiatzen inolako utopiarik proiektatzen ere”.

Gehiago jakiteko, egin klik hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button