ESZENA

Ikuskizun bereziak sortzeko ahalegin ederra

Gaur, otsailak 1, 20:30etik aurrera, Ados Teatroa euskal konpainiak  El baile de los años ikuskizuna eskainiko du Kultur Leioan.

El baile de los años ikuskizuna Leioan garatzen ari den Derechos humanos a escena programaren barruan kokatzen da. “Lan-ildo hori hainbat urtetarako proiektua da, eta edizio bakoitzean elkarlanean jartzen ditu arte eszenikoetako profesionalak (aktoreak, dantzariak, teknikariak…) eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak, ikuskizun bat sortzeko; proiektuaren fase guztietan berdintasunez lan egiten dute, gidoitik hasi eta eszenan jartzeraino.”

Joan den urtean garaturiko El baile de los años lanean Becky Siegel koreografo estatubatuarra, Garbi Losada eszena-zuzendaria, hiru dantzari profesional eta pertsona nagusiz, umez eta gaztez osatutako talde bat elkarrekin aritu dira prozesu osoan zehar.
“Ikuskizunaren egitura eta dramaturgia partaide horien ekarpenekin osatu da, prozesu ireki batean, eta horri esker lortu du ikuskizunak espontaneotasuna eta egiazkotasuna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button