IKUS-ENTZUN

Ikuska Pasaiako film laburren erakustaldia abian da

Atzo hasi zen Ikuska Pasaiako film laburren erakustaldiaren hamahirugarren edizioa Mont de Marsango (Akitania) CINEMAGIS zinema eskola eta Zinealdearen arteko lankidetza hitzarmenaren sinatzea dela medio. Gaur, berriz, CINEMAGISen egindako film laburrak ikusi ahalko dira 19:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan: Ya veo, Los ojos eta Pantomima lanak.

Bihar, halaber, 2011ko Ikuskaren inaugurazio ekitaldi ofiziala egingo dute. Bertan Emea eta anitza film laburra proiektatuko dute, bestek beste, eta gau partean, umorezko pieza laburrak izango dira ikusgai Gau Guasa lelopean.

Igandeari dagokionez, Inside Job proiektatuko dute. Filmak 2008ko krisi ekonomikoari buruzko egia azaltzen du. Mundu mailan gertatu den finantza erroizteak 20 bilioi dolarren galera ekarri du eta, ondorio gisa, milioika pertsonek beren etxe eta enpleguak galdu dituzte.

Proiekzio guztiak Trintxerpeko Alkateordetzan egingo dira eta jaialdiak azaroaren 19ra bitarte iraungo du. Film laburrekin loturiko ekimen honen egitarauaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button