IKUS-ENTZUN

"Ikuska" film laburren lehiaketan parte hatzeko epea zabalik da

Lehiaketan edozeinek parte hartu ahal izango du, eta lanak 2009ko urtarrilaren 1a baino beranduago eginak egon beharko dute eta gehienez 30 minutuko iraupena izango dute. Gaia eta generoa libreak dira eta soinudunak edo mutuak izan daitezke.

Film laburrak DVD euskarrian aurkeztu beharko dira eta horrekin batera egilearen eta filmaren datuak igorri beharko dira.

Sariak honako hauek izango dira: film labur onena (1.200 euro); zuzendari onena (600 euro); emakumezko aktore onena (500 euro); gizonezko aktore onena (500); epaimahaiaren saria (500 euro); publikoaren saria (500 euro); eta Xabier Portugal saria (500 euro).

Lehiaketaren xehetasun guztiak Ikuskaren webgunean jasotzen dira.

Ikuskak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button