BESTELAKOAK

Nontzeberrin kolaboratzaile izateko azken egunak

Webgune berriarekin batera, Nontzeberri kultura webguneak kolaboratzaile profesionalak lortzeko lehiaketa abiatu du.
Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake: kazetariak, lizentziatuak, unibertsitarioak, blogger-ak, musika-kritikariak, idazleak, dramaturgoak, artistak, poetak, zutabegileak…

Oinarrietan jarri bezala, kazetaritza lana bidali behar da apirilaren 15a baino lehen. Beraz azken egunetan gaude, arin ibili beharko zarete zerbait bidaliko baduzue.
Hala eta guztiz ere, honezkero, lan dezente jaso ditugu eta guztiak, lehen begiratuan, maila altukoak. Beraz, mila esker eman duzuen erantzunarengatik.

Epaimahaiak bi kolaboratzaile aukeratuko ditu maiatzaren 15ean, eta 12 artikulu egin beharko dituzte 6 hilabetean (hilean 2). Lan horren truke 750 euro (BEZ barne) jasoko ditu bakoitzak. Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lan onenak Nontzeberri.com webgunean publikatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button