BESTELAKOAK

“Ikusiago, ikasiago” erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian

Ikusiago, ikasiago erakusketan Foru Liburutegiko zientzia-liburuetako ilustrazioak (XVI-XIX mendeak) erakusten dira. Erakusketa uztailaren 21era bitartean izango da ikusgai.

Medikuntza, anatomia, zoologia eta botanikaren gaineko ia berrehun ilustrazio hauek antzinako funtsetatik edo, bestela, hala posible izan ez denean, kopia berrietatik (faksimileak eta antzekoak) atera dira.
Haien bidez ez da aipatutako jakintzagai guztietako sintesi historikorik osatu nahi, baizik eta ezagutza zientifikoa besterenganatzen elementu grafikoen garrantziaz ohartarazi eta liburu hauetako ilustrazio tekniken bilakabidea erakutsi ere.

Erakusketa Foru Liburutegiko ondare-funtsa ezezagunetako adibide batzuk begiztatzeko gonbidapena da, prestakuntza berezirik gabeko ikuslegoari zuzenduta.

Videre discere est

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button