MUSIKA

Wizard, Fru Katinka, Yawners eta Gigante taldeek irekiko dute Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 30. edizioa

Pop Rock ataleko lehenengo kontzertuarekin hasiko da aurtengo Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa, ostegunean, Bilborock aretoan. Ondoko taldeak izango dira oholtzan: Wizard (Frantzia), Fru Katinka (Valentzia), Yawners (Madrid) eta Gigante (Araba). Ekimenaren 30. edizioa izango da aurtengoa.

Pop-rock saileko hurrengo kontzertuak hauexek izango dira: irailaren 20an, Purple Vellocet (Bizkaia), Laverge (Valencia), Lady Banana (Zaragoza) eta Yo, Gerard (Bizkaia), eta irailaren 27an, Poolshake (Murtzia), Killerkume (Bizkaia); Destino 48 (Asturias) eta Los Invaders (Valentzia).

Metal kategorian, zortzi talde lehiatuko dira, bi kontzertutan: irailaren 14an, Saltimbankya (Bartzelona), Perpetual Night (Granada), Next Step (Madrid) eta Mise En Abyme (Gipuzkoa), eta irailaren 21ean, Manipulation (Polonia), Physis (Sevilla), Damned Ritual (Nafarroa) eta Incursed (Bizkaia).

Azkenik, Urban atalean, emanaldi bakarra izango da, irailaren 28an, eta lau talde arituko dira agertokian: Ttun Ttun Brigade (Bizkaia), Kvalvika (Gipuzkoa), Shintoma (Bizkaia) eta VVV [Trippin’you] (Madrid).

Informazio gehiago: bilbaogazte.bilbao.eus.

http://bilbaogazte.bilbao.eus/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button