Nontzeberri

“Ikusi eta Ikasi” programak makina bat jarduera proposatuko ditu

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, Ikusi eta Ikasi programaren hamaseigarren aldia abiatu du 75 jarduerarekin. Ikusi eta Ikasi programa gazteen neurrian egindako apustua da, eta bere helburua euskararen erabilera bultzatzea da, gazteek aisialdian erabil dezaten, modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko programazioa eskainiz.

Ekimen guztiak (30 ikuskizun eta 35 lantegi) doan eskainiko dira, urtarriletik maiatzera. Lantegi eta ikuskizun guztiak euskaraz izango dira. Guztira, 75 jarduera dira, Bilboko barruti guztietan barreiatuak, Errekalde, Basurtu, Santutxu, Begoña, Deustu, Abando, Zorrotza, Castaños, Euskararen Etxea (San Inazio), Indautxuko El Carmen aretoa eta Juan Delmas, Tiboli eta Iruarteta ikastetxeetan.

Lantegiak honako hauek izango dira: Contact-Kids, Serigrafia, Musika Tresna Birziklatuak, Mozorro Mitologikoak, Musikoterapia, Ipuin kontalariak, Zirku-tailerra, eta abar.

Ikusi eta Ikasi programak 16 urte bete ditu jadanik eta Bilboko Udalaren Euskararen Garapenerako Ekintza Planaren helburuetan dago oinarrituta (EGEP), alegia: hizkuntza transmititzea, kalitatea eta zerbitzua. Iazko edizioan Ikusi eta Ikasi programak 4000 pertsona batu zituen.

Exit mobile version