BESTELAKOAK

“Ikusi eta Ikasi” programak makina bat ikuskizun eta lantegi eskainiko ditu

Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera umeentzako euskarazko ikuskizunik onenak programatu ditu berriro, Ikusi eta Ikasi programaren bidez. Ekimenaren helburua da “umeek beren aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil eta goza dezaten sustatzea, haiek kulturaren bidez heziz eta kalitatezko programazio bat eskainiz”. Lantegi eta ikuskizun guztiak euskaraz izango dira.

Jarduerak maiatzaren 16ra arte programatu dira, eta tartean, mota guztietako  ikuskizunak. (antzerkia, dantza, magia, zeinu-hizkuntza, ipuin kontatzaileak, zirkua edo musika emanaldiak) Zehazki, 31 ikuskizun eta 44 lantegi eskainiko dira.

Programa Begoña, Basurtu, Errekalde, Castaños, Deustu, Santutxu, Zorrotza, Olabeaga, eta Abandoko udaltegietan, Ibaialdeko liburutegian, Euskararen Etxean (San Inazio), Atxuriko Auzoetxean, Indautxuko El Carmen Aretoan, Zamakolako Juan Delmas eskoletan, Miribillako Iruartetan eta Epaltzaren Alargunaren kalean garatuko da.

Ikuskizunak doakoak dira. Sartzea librea izango da, lekuak bete artean; baina, ostera, lantegietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea aldez aurretik, www.ikusietaikasi.eus webean inprimaki bat betez; zozketa egingo da eskarien artean.

Azken egunean, maiatzaren 16an, Indautxuko El Carmen Aretoan umeentzako Ikusi eta Ikasi programaren 15. urteurrena ospatuko da, ikuskizun berezi baten bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button