Nontzeberri

“Ikusi, entzun… eta txalo egin” zinema egitaraua, Iruñean

Iruñeko Zabalguneko eta Mendillorriko Civivoxetan, otsailaren 18tik maiatzaren 19ra, 19:00etan, film eder bat pantailaratuko dute hilero Ikusi, entzun… eta txalo egin egitarauaren barruan. Guztiak film klasikoak izango dira, bai eta animaziozkoak ere.

Lehenengo film emanaldia bihar bertan izango da, otsailak 18, Gunfight at the OK Corral (Duelo de Titanes ezaguna). Bere zuzendaria John Sturges izan zen, eta filma 1957an burutu zen. Filmaren korapiloa ezaguna da: “Wyatt Earp jauna Dodge Cityko txerifa da eta berriz ere topatu da John Doc Hollidayrekin, hau da, tuberkulosiak jota dagoen jokalari mozkortiarekin; behin batean, bizia salbatu zion. Elkarrekin Clantontarren bandari egin beharko diote aurre. Herria izuturik daukan familia ahaltsua da”.

Datozen hileetan honako filmak pantailaratuko dituzte Iruñean: Coco (Lee Unkrich, Adrian Molina. AEB 2017) martxoaren 24an; GHOST (Jerry Zucker. AEB 1990) apirilaren 28an; eta animaziozkoa den La Dama y El Vagabundo ikusgarria (Clyde Geronimi, Hamilton Luske, Wilfred Jackson. AEB 1955) maiatzaren 19an.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version