LITERATURA

Gabriel Aresti Ipuin Sariak 12.000 euro inguru banatuko ditu

Bilboko Udalak antolatu ohi duen Gabriel Aresti Ipuin Sariak 12.000 euro inguru banatuko ditu edizio honetan, Lehiaketak 12.000 euro baino gehiago banatuko ditu sarietan, izan ere, modalitate bakoitzean –euskaraz eta gaztelaniaz- lehen saria eta accesita banatuko baititu, eta bakoitzak 4.100 eta 2.050 euro jasoko ditu, hurrenez hurren.

Ipuinak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira eta aurkezteko azken eguna urriaren 28a izango da. Lehiaketaren oinarri osoak Bilboko Udalaren webgunean jasotzen dira.

Duela ia hiru hamarkada martxan jarritako ekimen horren bitartez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi nahi ditu.

Ipuin lehiaketaren aurreko edizioan, Laura Massolo idazle argentinarrak lehen saria lortu zuen gaztelaniazko kategorian, Corazón cocido kontakizunari esker. Euskaraz idatzitako ipuinen artean, irabazlea Iñaki Basterretxearen Iraultza gaueko erreleboan izan zen. Lehiaketara 1.314 jatorrizko lan aurkeztu ziren, 67 euskaraz eta 1.247 gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button