IKUS-ENTZUN

“Ikusi, entzun eta txalo egin” zikloaren azken emanaldia izango da gaur Iruñean

Mendillorri civivoxean egingo da Ikusi, entzun eta txalo egin egitarauaren azken pantailatzea, 19:00etatik aurrera. Ondoko filma aurkeztuko da, Vivir es fácil con los ojos cerrados (David Trueba, 2013, Espainia). “Hitzaldiak eta film emanaldiak DVDn ematen dira audiodeskripzio-sistemarekin, erabilerraztasun unibertsalaren programa, Nafarroa Retina elkartearekin elkarlanean”.

Filmari dagokionez, sei Goya sari jaso zituen, tartean, Film Onenaren saria, Zuzendari Onenaren saria eta Aktore Onenaren saria. Azken hori Javier Cámarak jaso zuen.

Road movie eta western generoetako zertzeladak erakusten ditu, energia positiboa zabaltzeko. Camararen lana azpimarragarria da.

Filmak hauxe kontatzen du: Antonio (Javier Cámara) ingeles-irakaslea da eta Beatles taldearen doinuak erabiltzen ditu ingelesa erakusteko, 1966ko Espainian. Bat-batean bere idolo John Lennon Almerian dagoela jakingo du, eta hura ezagutzeko bidaia hasten du. Bidean, etxetik alde egindako 16 urteko Juanjo (Francesc Colomer) aurkituko du, bai eta Belén (Natalia de Molina), zeina ihesean omen dabilen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button