IKUS-ENTZUN

“Ikusi, entzun… eta txalo egin” ikus-entzunezko zikloa, Iruñean

Iruñeko Mendillorri eta Zabalguneko civivoxetan, eta maiatzera bitartean, Ikusi, entzun… eta txalo egin ikus-entzunezko zikloa abiatuko da. Hitzaldi eta film emanaldi bereziak antolatu dira erabilerraztasun unibertsalaren programaren barruan.

Lehen proiekzioa, gaur berton izango da, otsailak 19, 19:00etan, film klasiko batekin: Vacaciones en Roma (William Wyler, 1953) Erroman bisitari dabilela, Ana, Europako erdialdeko herrialde txiki bateko printzesa, ederki saiatzen da protokoloa alde batera uzten, oso zorrotza baita. Horrela, jauregitik joanen da ihesi, hiria ezkutuan ikusteko. Joe ezagutuko du, kazetari amerikarra, esklusiba bat nahi duena eta gaztea egiazki nor den ez dakielako planta egiten ari dena. Bikotea erabat gustura ibiliko da hirian barna hainbat egunez.

Zikloaren hurrengo saioak honakoak izango dira: martxoaren 26an, Tiempos modernos (Charles Chaplin, 1936); apirilaren 16an, La Venus de las pieles (Roman Polanski, 2013); eta maiatzaren 14an, Desayuno con diamantes (Blake Edwards, 1961).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button