Nontzeberri

Ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko diru-laguntzak

Urte honetako ikus-entzunezkoen arloan ekoizpenerako diru-laguntzen deialdiaren berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Hilabete iraungo du proiektuen garapenerako babesa eskatzeko epea. Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira bi milioi eta berrehun eta hirurogei mila (2.260.000) eurokoa da.

Laguntza-modalitateak honako hauek dira: Film luze eta dokumentalen produkziorako laguntzak, eta film laburren produkziorako laguntzak. Lehenengoaren barruan zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak; aurrekontu txikiko zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak; zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak; eta sortze-dokumental film luzeak produkziorako laguntzak ere ezarri dira.

Datu guztiak aste honetan argitaratu den buletinean dituzue.

Exit mobile version