ARTEA

"Fernando Beorlegui: gogoaren pintzelkada garratzak" erakusketa Eibarren

Portaleko erakusketa hau Fernando Beorleguiren (Campanas, 1928 – Eibar 2008) ibilbide artistikoari egindako aitorpenaren ondorioa da. Erakusketa honetan 100 obratik gora egongo dira ikusgai. Irailaren 17an zabalduko da urriaren 12ra arte.
Fernando Beorlegui: gogoaren pintzelkada garratzak erakusketaren helburua errealismo kritiko eta sozialean eta errealismo magikoan murgildutako artista paregabe honen obra modu sakonagoan ezagutzea da.

Portalea kultura etxean izango dugu aukera, irailaren 17an hasi eta urriaren 12ra arte. Artistaren 100 lan baino gehiago izango dira ikusgai: margo-lanak, eskulturak, grabatuak eta marrazkiak.

Egoibarrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button