IKUS-ENTZUN

“Ikus-entzunezko langile festibala”, BilbaoArten

Gaur eta bihar, azaroaren 21 eta 22an, LAN. Ikus-entzunezko langile festibala egingo da  BilbaoArteko Art House Zinema saioetan, Asociación Emovere eta Imajik-en lankidetzarekin.

Gaurko emanaldietan (17:00etan) Ikuska 3 (Anton Merikaetxebarria), Returbiu. La güeria San Juan (Manuel Garcia Postigo), Mariñeiro (Juan Galiñanes), eta El aguante (Nina Dupeux eta Emmanuel Briand) filmak ikusteko abagunea izango da.

Horien ostean, 19:00etan, lana eta generoa uztartzen dituzten dokumentalen emanaldia egingo da, honako lanekin: Conserveres (Pablo Casanueva), Organizar lo imposible (Carme Gomila Seguí eta Tonina Matamalas Enseñat), Porteadoras. Las esclavas del sur (Amparo Climent) eta Puta Mina (Colectivo Puta Mina).

Ostegunean, dokumentalen emanaldien ostean, film gonbidatua pantailaratuko da: ReMine. El último movimiento obrero. Marcos M. Merino zuzendaria bertaratuko da filma aurkezteko.

Filmen gaineko xehetasunak: BilbaoArte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu