2020ko ekitaldian zinemarako, telebistarako edota multimediarako proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin da. Diru-laguntza hauetarako, guztira 300.000 euro daude jarrita.
Hautatuak izateko, proiektuek honako generoetako batean sailkatuta egon behar dute: zinema edota telebistarako lanak, eta horren barruan, fikziozkoak (proiektu indibidualak eta sailak) 50 minutukoak, eta animaziozkoak (proiektu indibidualak eta sailak), 50 minutu proiektu indibidualetan eta 25 minutu sailetan; sorkuntzako dokumentalak (proiektu indibidualak eta sailak) 50 minutu proiektu indibidualetan eta 25 minutu sailetan; eta multimedia-lanak, eduki artistiko eta kulturaleko proiektuak.
Film laburrak deialdi honetatik kanpo geratuko dira. Era berean, kanpoan geratzen dira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren gidoi zinematografikoak sortzeko 2020rako laguntza-deialdira aurkezten diren proiektuak.
Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.