ESZENA

Ikus-entzuleen kudeaketari buruzko ikastaroa

Ekoizpen eszenikoko konpainia eta enpresetako kideei zuzendutako ikus-entzuleen kudeaketari buruzko ikastaroa zuzenduko du Jaume Colomer-ek. Ikastaroa Bilboko Campos Eliseos Antzokiak eta ESKENA erakundeak ondu dute. Irailaren 18an eta 25ean egingo da aipatutako antzokian.

“Ekoizpen eszenikoen bideragarritasunean ardura duten talde, erakunde eta persona guztiei zuzentzen zaie”. Zuzendariak, programatzaileak, edo komunikazio arduradunak, besteak beste.

Ikastaroak honako helburuak eta ildo programatikoak ditu: publiko berriak ezagutzea; tresna digital berriak eta erlazioen marketinaren euskarriak jorratu; kudeaketa publikoko zenbait kasu aztertzea, eta, azkenik, marketin eta komunikazio estrategia bat garatzea.

Ikastaroarekin loturako informazio gehiago: teatrocampos.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button