ARTEA

Ikonografia berriak sortuz

Gaur abiatuko da Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan, Raisa Alavaren Si aparezco aparezco/momentuz ez izeneko erakusketa, Foru Diputazioak bultzaturiko Barriek 2018 programaren barruan. Artistak bi marrazki handi, sei lan digital eta zeramikako piezen multzo bat erakutsiko ditu maiatzaren 20ra arte.

Raisa Alavak honela azaltzen du bere lana: “Nire praktika aldatu egiten da, baina beti oinarritzen da marrazkian, batez ere grabatuan. Aurrerago zeramika. Formatik eta estetikotasunetik abiatuta egiten dut lan. Irudirik sortzeko asmorik gabe, nire neure espezifizitatetik beste bat eraikitzeko asmoarekin.
Kultura, sorterrikoa baina digitala; hiperkonektatua. Nire praktikaren abiaburua erreferentzien bilaketan oinarritzen den ikerkuntza da. Irudien konbinazioaren, artxiboen konfigurazioaren, sare sozialen eta abarren bidez eratzen den sistema intuitiboa da, eta hortik ikonografia berriak sortzen dira. Saretik artxiboak sortzen ditut eta horien helburu bakarra formari dagokionez beste ordena batzuetako ikonografia historikoak bilatzea da, forma horien esangura albora utzita. Horren forma dekoratiboarekin egiten dut lan, niretzat irudi misteriotsuak dira ez  dudalako horien kode sinbolikoa ezagutzen. Ikonografiaren hondarra inkontzienteak hautatu duena da, azaltzen ez dakigun atal hori, zergatik gauza batzuk geratzen diren eta beste batzuk ez. Arrazoiren batengatik  oroimenak trazu batzuk irautea hautatzen du. Irizpidea edo agindua, lan egiterakoan, inkontzientea da”.

Raisa Alava (Araba, 1990) Bilbon bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta teknika grafikoetan espezializatu zen. Ostean  Masterra egin zuen, ilustrazioan eta komikian, ELISAVAn (Bartzelona).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button