ARTEA

“Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa” proiektua, Oteiza Museoan

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa erakusketaren bidez, Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoaren errepaso zabala proposatu nahi da. Mikel Laboaren abesti ezagunenen letrak idazteaz gain, Artzek obra sakona ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Erakusketa honek, musika eta soinu-mundu batean murgilduta, Artzeren obra ezagutzeko bidea eskaini nahi du. “Euskal kultur herrikoietik edan eta mugak gaindituz, izaera unibertsala izatera iristen den JA Artzeren obra poetikoan zehar bidaia poetikoa da”.

Euskarabidearekiko elkarlanean, Oteiza Museoan otsailaren 9tik martxoaren 18ra arte egongo den proiektu honek “ikimilikiliklik bidekidekaria ikuskizunetik hartzen du izena, hots, Joxean Artze, Mikel Laboa eta Jexux Artzek 70eko urteetan garatutako esperientzia artistikotik. Hura ikuskizun multimedia bat zen, musika, poesia eta irudia biltzen zituen, garai hartan sekulako astinaldia eragin zuen kultur giroan, eta Euskal Herrian, Madrilen, Parisen eta Veneziako Bienalean ikusi ahal izan zen”.

Alberto Lizarralde eta Carlos Rodriguezen ikus-entzunezko instalazioa, JA Artzeren poesiazko eta soinuzko unibertsoan barrena eta espazio murgiltzaile baten bidez egiten den zentzumen-bidaia. Pantailetan, hormetan, sabaian eta lurrean aldi berean egindako zortzi proiekziok esperientzia.

Erakusketa Donostia, Bilbo, Arantzazu, Washington, Biarritz eta Gasteizen ikusgai egon ondoren Oteiza Museora iritsi da.

Joxean Artze  (Usurbil, 1939-2018) ​ poeta, idazlea eta musikaria izan zen. Euskal literatura eta kulturaren figura nagusietakoa, 1966an Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera euskarazko kantua berritu zuen Ez Dok Amairu taldea sortu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button