MUSIKA

Drumkopters taldeak Gasteizko Parral tabernan joko du

Bihar, Drumkopters talde zarauztarrak Gasteizko Parral tabernan joko du, 19:30etik aurrera. Hirukoteak post-punk giroetatik edaten du, bestelako soinuei bizkarrik eman gabe.

Parral tabernaren arabera, “punka oinarrian, surf, riot, garajearen eraginak ditu haien musikak. Euren disko berria aurkezten ari dira. Oso serio hartzen dute ondo pasatzea”.

Korta, Miren eta Txini musikariek 2016an eratu zuten Drumkopters; Pottors ta Klito, MICE eta beste talde batzuetan aritutako musikariak dira.

2018an estreinako lan homonimoa plazaratu zuten zarauztarrek. Diskoak bederatzi kantu biltzen ditu. Ander Barriuso teknikariak grabatu eta nahastu zuen, Shot! eta 2noisy estudioetan. Masterizazioa, berriz, Oihan Lizasok eta Aritz Guerrak egin zuten 2noisy-n.  Taldeak iragarri duenez, “Ibon Rodriguez grabazioan izan dugu laguntzaile. Leire Lopezek hitzak borobiltzen lagundu digu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button