BESTELAKOAK

“ikimilikiliKLIK” argazki-lehiaketa, Iurretan

Iurretako Udalak ikimilikiliKLIK argazki-lehiaketa antolatuko du apirilaren 1etik 30era bitartean. Lehiaketaren bidez, Udalak  herritarrek euskararen alde sortutako mezuak jaso eta zabaldu nahi ditu herrian.

Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak Facebook, Twitter edo Instagramera igo behar dira #euskaraikimilikiliklik traola erabiliz, edo nahi izanez gero, euskaraikimilikiliklik@gmail.com helbidera bidal daitezke.

Bi sari egongo dira: batetik, epaimahaiaren saria, argazki eta mezu onenari, eta bestetik, herritarren saria. Jasotzen diren argazkiak Iurretako Udalaren 2019ko egutegia osatzeko erabiliko dira.

Gogoratu, argazkiak bidaltzeko epea, apirilaren 1etik 30era izango da. Eta bai eta honako hau ere: Tximeletak sentitzen ditut sabelean euskaraz egiten didazunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button