ARTEA

Iker Serranoren margolanak paratu dituzte Bilbao Arte Fundazioan

Iker Serrano Roblesek (Iruñea, 1982 ) Bidaia eta Irla erakusketa paratu du Bilbao Arte Fundazioan. Erakusketa ostiralean, urriak 7, inauguratuko da eta urriaren 28ra bitarte izango da ikusgai. Fundazioaren 2010eko egitasmo artistikoak burutzeko beka-programan burutu zuen artista nafarrak bere egitasmoa.

Serranok bidaietan gozaturiko irudiek jarri ditu mihiseetan. Kolore biziak nagusitzen dira. “Uharteko egonaldia bat-batekoa da, baina irudikapenak ere hartzen du. Ikastaldia da, eta koadrorako eta uharterako bidaiaren jarraipena ere bai. Kasu honetan, uhartean bizipenak dira, zehatz-mehatz. Uhartea, berez, askotariko errealitateen multzoa da eta aldi berean pintorearentzako eta gainerakoentzako toki”.

Hala, koadroetan mendizale bat ikus daiteke, edo urpean igeri egiten ari den urpekaria. “Erakusketa hau geltokia da ibilbidean, eta identifikatzeko gune da hori, hausnarketarako baino. Kontaketak aurrera segitzen du, bidaiak jarraitu egiten du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button