Nontzeberri

Ikasleen sormena sustatu eta ikus-entzunezko ekoizpena saritzeko

BITABE-Bideo Talentu Berriak sariketa EHUko hiru Campusetako ikasleei dago zuzenduta, Gradukoei, Masterrekoei, Doktoretzakoei edo 2014-2015 ikasturtearen ondoren egresatuei, eta helburua Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen “talentua aintzatestea eta saritzea, eta ikus-entzunezko ekoizpen lanak ikusgai bilakatzea eta balioan jartzea” da. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI), EHUKultura Bizkaiarekin eta EHUko Arte Ederretako eta Gizarte Zientzietako fakultateekin lankidetzan ondu zen.

Ikus-entzunezko piezak aurkezteko epea joan den maiatzaren 14an itxi zen. Lehenengo deialdi honetara 44 animazio, fikzio, dokumental eta bideo-sorkuntza lan aurkeztu dira. Aukeraketa batzordeak horietatik 39 aukeratu ditu, eta horiek izango dira hiru sari eskuratzeko lehiatuko direnak.

Finalisten proiekzioa eta sarien banaketa ostegun honetan, ekainaren 14an, izango da, arratsaldeko 18:30ean, EHUko Bizkaia Aretoan. Epaimahaiak 800, 600 eta 400 euroko hiru sari emango ditu. Ekitaldiari amaiera emateko Quiet Guest Dj-ren saioa programatu da.

Exit mobile version