ARTEA

Ikas-Art 2011

IKAS-Art, nazioarteko unibertsitate artearen erakusketaren 3. edizioa, azaroan egingo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Aurreko bi edizioek izan duten arrakasta dela-eta, erakusketa sendotzen ari da eta irekiagoa egiten ari da parte-hartzaile berriekin eta nazioarteko hezkuntza zentro batzuekin.

Nazio zein nazioarteko Arte Ederren fakultateek har dezakete parte eta beti bezala, unibertsitate bakoitzak bere lanen hautaketa egingo du.
BEC-etik azaldu dutenez, “aurreko edizioetan erakutsitako lanen kalitatea apartekoa izan da, hori dela eta Ikas-Art artearen etorkizunean itxaron daitekeen erreferentzi bihurtu dela esan dezakegu, eta baita artearen inguruko ikerketa eta hezkuntza munduaren lekuko bihurtu da.”

Edizio honetan ere ekintza paraleloak egingo dira, hala nola bideo emanaldiak, hitzaldiak, perfomantzeak, eta gainera proposamen berriak gehituko dira.

Informazio guztia hemen duzue.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button