IKUS-ENTZUN

“III. Nazioarteko Zinema Mintegia”, Tabakaleran

Uztailaren 5etik 8ra bitartean III. Nazioarteko Zinema Mintegia egingo da, Tabakaleran. Jules Verne eta Ray Bradbury idazleen aipuetan oinarritu dira antolatzaileak mintegiaren nondik norakoak azaltzerako orduan. Izan ere, Post-Cosmos izenburupean abiatuko da mintegia, espedizio bat balitz bezala, “bidaia, abentura, aurkikuntza, zientzia, kontakizuna, fikzioa. Kosmosaren ideia ere sartu dugu irudi baten bidez, guk proposatzen dugun esperientzia definitzeko: Post-Kosmosa. Zer dago kosmosaren ondoren? Posible da leku amaigabe hori imajinatzea? Puntu horretan hasten al dira gauzak berriro hasieratik? Posible da espazioaren eta denboraren paradoxa hori zinema-pantaila batean elkarren segidako irudi eta soinuen bidez adieraztea?”

Erakusketa bat abiapuntua izango da. Aurten, Rosa Barba artista izango da protagonista. “Haren lanak, gaiak, irudiak, testuak eta soinuak inspirazio-iturri izan ditugu lau jardunaldi trinkotan aurkeztuko ditugun pelikulak eta ibilbideak planteatzeko. Aurten ere, pelikulak, testuak, prozesuak eta ikus-entzunezkoak partekatu nahi ditugu, eztabaida egin nahi dugu eta trukeak egin nahi ditugu pantailaren alde baten eta bestaren artean.”

Honako hauek izango dira egun horietan Tabakaleran: Rosa Barba, Edwin Carels, Carla Andrade, Ben Clark, Regina de Miguel, Paula Olaz, Zazpi T’erdi, Matthew C. Wilson,  eta Thomas Zummer.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button