IKUS-ENTZUN

Richard Fleischer zinegilea aztergai, Azkuna Zentroak

Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekak Richard Fleischer (AEB, 1916-2006) zine zuzendariaren inguruko zikloa ondu du. Egitaraua abenduaren 13ra arte luzatuko da, eta zuzendari estatubatuarraren askotariko lanen lagin interesgarria ikusi ahalko da.

Guztira, 11 film pantailaratuko dituzte, tartean, The Boston Strangler, Fantastic Voyage edo The Vikings. Aipatutako hirurak film klasikoak dira. Pelikulok, gainera,  maisulantzat jo dituzte haien generoetan, terrorea, fantastikoa eta abentura, hurrenez hurren.

Dena dela, Fleischerrek askotariko generoak jorratu zituen. Horren erakusle gaur ikus daitezkeen bi filmak dira: So This Is New York (1947) eta Violent Saturday (1955). Lehenengoa komedia da, eta bigarrena, berriz, thriller-a da.

Zikloaren harira José Julián Bakedanok idatzi duen testuan jasotzen denez, “kritikarien ustez, zinemagile eklektikoa, artisanala eta, batez ere, zinemagile fisikoaren paradigma izan da beti. Hala, Film Ideal aldizkariko talde  “martetarrak” egile gisa aldarrikatu zuen 60ko hamarkadaren hasieran. Haren filmetan, zuzendariaren xedea da errealitatea istorio koherente baten barruan txertatzea, eta eszenaratze pertsonal eta zehatz baten bidez munduari buruz duen ikuspegia ematea: Fleischer egile bat da”.

Hil honetan, 24an eta 25ean, beste bi film pantailaratuko dituzte: Soylent Green (1973) eta The Vikings (1958).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button