Nontzeberri

III. Kultura Ondarea Saria

Sari horren helburua da saritzea Euskal Kultura Ondarearen ezagutza zabaltzen hobekien laguntzen duten 2016-2017ko ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak. Apirilaren 7ra arte hartu ahalko da parte.

Sari honen bidez sustatuko da, batetik, ikasleen talde-lana, zeina ikastetxeetako irakasleek gidatuko baitute, eta, bestetik, kultura-ondarearen ezagutza zabaltzea sare sozialen bidez, zeinei euskarria eman nahi baitzaie sariaren webgunean: www.kulturaondarea.euskadi.eus

Kultura Ondarea sariaren helburua da ekimena, berrikuntza, ekintzailetza-gaitasuna, sormena eta gizarte-garapena bultzatzea hezkuntza-alorreko eremu guztietan, Euskal Kultura Ondare materialaren zein ez-materialaren forma guztiak ezagutuz eta horiei balioa emanez.

Nola?  kultura berritzailea eta Euskal Kultura Ondarearen gaineko ezagutza ikertuz, berreskuratuz eta eraikitzeko esfortzuaren aintzatespena bultzatuz; Euskal Kultura Ondarea ezagutzera emanez, euskal hezkuntza-sistematik eta euskal hezkuntza-sistemarako; Hezkuntza alorrean ekimen berritzaileak martxan jarriz; Euskal Kultura Ondareari atxikitako ezagutzaren balorazioan eta eraikuntzan gazteek duten papera aitortuz; eta gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatuz.

Sariaren oinarriak hemen dituzue.

Exit mobile version