LITERATURA

“II. (H)Ilbeltza Beka” aurkeztu dute

Baztango Udalak eta (H)ilbeltza elkarteak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin II. (H)Ilbeltza Beka aurkeztu dute. Euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko xedez sortu zen beka hori.

Aurreko urtean Miel Anjel Elustondo azpeitiarrak irabazi zuen, eta aurtengo edizioan itzulpena bultzatu nahi du ekimenak. Hori dela eta, Patricia Highshmith idazle estatubatuarraren The Blunderer liburua itzultzea izango dela aurtengo bekaren xedea. Idazle horrek literatura beltzean izan duen eragina nabarmena da oso, “Higshmithek gizakiei buruz idazten du armiarma batek intsektuei buruz hitz egingo lukeen bezala”.

Bekan parte hartu nahi duten itzultzaileek, beraz, Patricia Highsmithen aipatutako eleberriaren lagin bat itzuli beharko dute, zehazki 29. atala. Atal hori eskuragarri dago www.ilbeltza.eus web gunean.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 21ean amaituko da. Epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertuko ditu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle irailaren 15a baino lehen. Aurtengo epaimahaia Joseba Otondo Baztango alkateak, Mikel Soto Txalapartako editoreak eta aurreko urteko irabazlea Miel Anjel Elustondok osatuko dute.

Irabazleak 3.000 € jasoko ditu hasiera batean (2018ko irailean) eta itzulpena amaitzerakoan beste 2.000 €. Txalaparta argitaletxeak lan hori argitaratuko du 2020ko abenduan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button