ESZENA

II. Artekale Eguna Gopegin ospatuko da asteburuan

II. Artekale Egunaren egitaraua, Gasteizko Villasuso Jauregian aurkeztu zen aste honetan.

II. Artekale Eguna ekainaren 14 eta 15ean Arabako Gopegi herrian ospatuko da. Hor bertan 9 euskal kale-antzerki taldeek bere antzezlanak taularatuko dituzte.

Honelako taldeak (titulu hauekin) arituko dira asteburu honetan II. Artekale Egunaren barruan: Dramagia (Los misterios de Mr Blanco), Gaitzerdi Teatro (Soinura), Jon Zabal (Pensamientos encontrados), Debote Enbote (Vademekun), El Sainete (La negra y el catalán), Oihulari Klown (Mamu txikiak), Nalua Clown (El Gran Fakir), Pez Limbo (Lana) eta Pikor Teatro (Atsoak dantzan).

Ekimen berezi hau Artekale, Kale-Arteen Topaketa Profesionalak Euskadin, Zigoitiko Udala eta BideArt kolektiboek antolatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button