BESTELAKOAK

Photomuseum aretoan, “68ko Maiatzeko kartelak” erakusketa

Aurten ospatzen da 68ko Maiatza edo Frantses Maiatza deitu izan denaren 50. urteurrena. Photomuseumek urteurren hau tarteko, Paul & Annie Azoulay bildumako 68ko Maiatzeko jatorrizko kartelen aukeraketa egin eta erakusketa osatu du. Gaur abiatuko da erakusketa eta  uztailaren 1a arte izango da ikusgai.

Garai hartako kartelgintzaren nondik norakoak Photomusumek eman dizkigu: “Kartela aukeratu zen Frantses Maiatzaren pentsamendu iraultzailea iritzi publikora hurbiltzeko helburuarekin, komunikabide eraginkorrenetarikoa zelako. Paper zati batean sormena, umorea, ironia, eta sistemari eta erreboltari buruzko gogoetara bultzatzen zuten mezuak batzen ziren. Maiatzaren erdialdera, Arte Ederretako ikasle talde batek Atelier Populaire sormen tailerra sortu zuen. Bertan, 400 diseinu baino gehiago egin ziren eta horietatik 500.000 kartel inprimatu ziren. Hasierako ikasleei sortzaileei, laster artista, idazle eta irakasle ezagunak batu zitzaizkien”.

Atelier Populaire kolektiboaren lana ezinbestekoa izan zer borroka hartan: “Eguneko 24 ordutan lan egiten zuten, biltzarrean irudiaren eta mezuaren inguruan eztabaidatzen zen. Gerora, tailerrean, kate sistema erabiliz, batzuk marraztu eta besteak ebaki, moztu eta hiria gabez papereztatzen zuten”.
Lehenengo kartelak litografian inprimatu ziren, baina gero serigrafiatu ziren, sistema arinagoa eta erabiltzeko errazagoa zelako. Afixek kolore bakarra edo bi erabiliz, oso irudi eta mezu sinple zituzten, eta slogan oso zehatzak ziren, “irmo eta zuzenak”, tipografia errazarekin, eta eskuz eginikoak ziren.

“Pintadekin batera, beraien nahiak asetzen ez zituen gizarte tradizionala aldatzea lortu nahi zuten ikasleen eta langileen talde-matxinadaren ahotsa izan zen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button