BERTSOTAN

Igorren jokatuko da BBTko bigarren finalaurrekoa

Igorreko Udal kiroldegian izango da BBTko hurrengo hitzordua. Azaroaren 25ean jokatuko da bigarren finalaurrekoa bertan, 17:00etatik aurrera.

Domekan kantuan ariko diren bertsolariak hauek izango dira: Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia), Eneko Abasolo Txabarri (Iurreta), Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu), Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein), Oihana Bartra Arenas (Bilbo) eta Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)

Igorren puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 1ean jokatuko da Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button