ESZENA

Hiru antzezlan, Iruñeko “Antzerki Aroa” zikloan

Udazken honetako Antzerki Aroa 2017 zikloaren barruan, hiru antzezlan izango dira ikusgai Nafarroako Antzerki Eskolan. Bihar bertan izango da lehen emanaldia, eta abenduan azkena.

Bihar, azaroaren 8an, Borobil Teatroa taldearen Jokoz Kanpo lana ikusteko abagunea izango da.  Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota dira protagonistak, eta hauxe kontatu nahi digute: Badakigu futbola jolasa besterik ez dela, hamaika lagunek (gehienetan gizonezkoak) baloi bati ostikoz jotzen diote zelai amaieran dagoen atera sartu nahian. Futbolak lortzen du milaka lagun aldi berean hunkitzea edo hondoratzea. Etengabe iritziz aldatzeko aukera ematen digu, eta itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona bat segundo batzuen tartean basati bihurtzea eragin dezake”.  Emanaldiak barra-barra ditu umorea eta erritmoa, aktoreek daukaten esketxerako eskarmentua antzerki formaturako egokiro baliatuta. Publikoan barre algarak eragiteaz gain, esan beharra dago obra borobil honek ez duela alferrik galtzen kritika plazaratu eta gogoeta eragiteko beta.

Azaroaren 22an, Huts Teatroak egingo du Hozkailua. Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate.

Azkenik, abenduaren 13an, Ados Teatroak Idiot Txou eszenaratuko du. Bi esatarik eta teknikari batek zuzeneko irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Bertan, Asier Hormazak, Dorleta Urretabizkaiak eta Josean Bengoetxeak hartzen dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button