LITERATURA

“Ignacio Aldecoa” ipuin lehiaketa, Araban

Ignacio Aldecoa XLVII. ipuin lehiaketarako deialdia egin da, bi hizkuntza modalitatetan: euskara eta gaztelania. Horietako bakoitzean 6.000 euro emango dira sari nagusiarekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 3an bukatuko da.

Ipuinak 10 orrikoak izango dira gutxienez, eta 25 orrikoak gehienez, inprenta letraz idatziko dira (Arial 12 edo antzekoa), eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabe, eta horietako bakoitzean izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, horren baliokidearen fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketatara aurkezten den zehaztuko dira.

Lanak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Kanpoaldean Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa jarri beharko da.

Oinarriak, osorik, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button