IKUS-ENTZUN

Ester Martin eta Pilar Monsell saridun, Zinegoak jaialdian

Bilboko Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinemaren jaialdiaren amaiera ekitaldia atzo izan zen, eta bertan, Fernando Diez-i Ohorezko Sari Berezia eskainiko zitzaion, eta Marilyn Solaya-ren Vestido de novia filma ikusi ahal izan zen. Hitzordu horretantxe ere, sari nagusiak banatu ziren.

Aurten Ester Martin-ek Nånting måste gå sönder filmarekin, Fikziozko Film Luzerik Onena saria eskuratu du, eta Pilar Monsell-ek África 815 dokumentalarekin, Film Luze Dokumental Onena saria.
Beste emakume batek, Sigrid Andrea Bernardo filipinarrak Ang Huling Cha-Cha Ni Anita filmarekin, lesbianismo eta genero saria irabazi du.

Beste sari batzuk honakoak izan dira: fikziozko edo dokumental film laburrik onena Christian Deker-en eta Oda Lambercht-en Die Schwulenheiler lanarentzat izan da; pelikula esperimentalik onena Antony Hickling-en One Deep Breath; aniztasuna eta giza eskubideen saria, DETI 404, Pavel Loparev-ena eta Askold Kurov-ena; Hegoak Saria Pepper, Mark Cleary eta Craig Robert Young-ena.

Eta sari ez-ofizialak honako lanei eman zaizkie: fikziozko film luzeko gidoirik onena Ang Huling Cha-Cha Ni Anita, Sigrid Andrea Bernardo-rena, eta Stefan Haupt-en Der Kreis-entzat aipamen berezia; fikziozko film luzean antzezpen nagusi onena, Saga Becker, Nånting måste gå sönder filmekoa; gazteriaren saria film laburrik onenari, Christin Freitag-en Jeztz Jeztz Jeztz.

Gaur berton, otsailak 2, palmaresaren irabazleak proiektatuko dira Bilborock-en: 18:00etan, Pepper eta Nånting måste gå sönder, eta 20:00etan, Ang Huling Cha-Cha Ni Anita eta Die Schwulenheiler filmak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button