ARTEA

Iglesias Barrios eta Al Fernandez artisten lanak Montehermoson

Datorren uztailaren 25era arte Noemi Iglesias Barriosen Meriñán eta Al Fernandezen Geografía Del Tiempo lanak ikusteko aukera egongo da Montehermoson.

Noemi Iglesias Barrios (Riaño-Asturias, 1987) Leioan ikasten ari da Arte Ederretako lizentziaturako azken kurtsoa. Bilboko KINEMA zinema eskolan ikasi du.
Meriñán fabriken oinean kokatutako hiru pabiloi-ilaraz osatutako langile-auzoa da, La Felguerako (Asturias) zentro geometrikoan. Eraikin horiek 50eko hamarkada amaieran eraiki ziren.
Industria-instalazioz inguratuta daudenez, pixkanaka hiritik isolatuta geratu dira: Iberdrola eta Bayer enpresen lantegiak eta Nalón autobia berria.
Zentraleko instalazioak hedatzeko nahiaren ondorioz sortutako lursailaren behar espezifikoak eraikinak albo batera uztea eta behera botatzea ekarri du.
Proiektuak ikerketa-prozesutik eratorritako eskaerak eta ondorioak aurkezten ditu.

Al Fernandez (Alacant, 1985) Granadako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna da. 2009. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean eman zuen izena Séneca beka baten bitartez. Urte berean Getxoko Kultura Aretoan talde erakusketa batean hartu zuen parte.
A.G. Portaren Geografía del tiempo eleberria da azalpen-proiektu honen abiapuntua. Horren bidez, liburuaren irakurketak irakurlearengan hura irakurtzen duenean eragiten dituen hausnarketak eta esperientziak ikusizko hainbat bitartekoren bidez adierazi eta objektu bihurtu nahi ditu egile honek.
Kontaketaren lehen lerroek oinarrizko egitura definitzen dute: Hong Kong Café kafetegiko aulkian eserita, protagonista gogaituta eta denbora hautsi dela bakarrik pentsatzen du… A posteriori kontatutako guztiak eszena hori laguntzen du.

Montehermoso Kulturuneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button