ESZENA

Proposamen eszeniko ausarten bila

BBK Off Festival ekimena abian da lan eszeniko alternatiboak sustatzeko eta erakusteko xedez. BBK Salak uztaileko bigarren astean proposamen ausartak jarriko ditu eszenatokian, Euskal Herriko eszenako talentua bultzatzeko. Izen-emateak maiatzaren 10etik 31ra bitartean egin ahal izango dira. Lanak uztailaren 5etik 11ra bitartean erakutsiko dira jendaurrean.

Deialdia beren proposamenetan arriskuak hartzen dituzten eta lengoaia eszeniko eta dramaturgia berrien aldeko apustua egiten duten artistei eta konpainiei zuzenduta dago.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dituzue: proposamenek 2 orduko iraupena izango dute gehienez; artista edo talde bakoitzak gehienez ere bi proposamen aurkeztu ahal izango ditu deialdira, eta bakarra izango da hautagarria; BBK Salak gutxienez 600 €ko katxet finkoa ordainduko du, eta bera arduratuko da beharrizan teknikoez, baita komunikazio eta zabalkundeaz ere ohiko euskarrietan.
Programazio-taldea arduratuko da gehienez iraupen luzeko zazpi proposamen aukeratzeaz, eta sei, obra laburren kasuan.

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button