ESZENA

Igandean, “Gasteiz Dantzan”

Igandean, maiatzak 13, Gasteiz Dantzan ekitaldiaren XVII. edizioa egingo da Arabako hirian. Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioak antolatu du ekitaldia, Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta. Zazpi eta hirurogei urte bitarteko dantzariek hartuko dute parte.

Gasteiz dantzan ekitaldiak “Gasteizko zein inguruko dantza taldeak eta eskolak biltzea du helburu, bertan lantzen diren estiloak eta espezialitateak erakutsiz herritarrak dantzara hurbilarazteko, eta bereziki, ikusle berriak, horrelako ikuskizunetara joan ohi ez direnak”.

Aurtengo hitzorduan  hamar taldek hartuko dute parte estilo ezberdinetako koreografiak eta fusioak dantzatzeko: dantza klasikoa, euskal dantzak, dantza garaikidea, Kolonbiako folklorea, dantza arabiar eta tribala, Line Dance Country, dantza urbanoa, India eta Bollywoodekoa, flamenko-arabiar fusioa, indiar-ekialdekoa, eta abar.

Parte hartuko duten taldeak eta eskolak honakoak dira: Gisela dantza ikastegia; Indarra Kultur Elkartea; Victory (VTR); Urkide ikastetxea; Txagorribidea Gazalbide; Arabesco elkartea; Yee Haw Country Taldea; Así es Colombia folklore taldea; Anezka konpainia; eta Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button