LITERATURA

“Baiona-Iruñea” jardunaldi literarioa

Aurten bi partetan antolatu dira Baiona-Iruñeko idazleen topaketak. Gainera, Maiatz aldizkarian Iruñea-Baiona gaiaz idaztea ere proposatua da. Testuak igortzeko azken epea maiatzaren 16a da.

Maiatzaren 16an, Artxibo Nagusiaren atzealdean izango da lehen hitzordua. 17:30ean, ibilbidea proposatu da Alde Zaharrean barna. Bertan Hiri Buruzagia: euskara eta literatur bideak mendez mende hitzaldia izango da Enrike Diez de Ultzurrunen eskutik, Sustrai Colina eta Saioa Alkaiza bertsolariak bidelagun hartuta. 19:00etan, Kondestable Jauregian, Maiatz aldizkari eta elkartearen aurkezpena eta Iparraldeko idazleen happeninga; eta 20:00etan, Kondestable Jauregian, Iruñeko idazleen testu irakurketak.

Karrikiri elkarteak Baiona aldeko idazleen liburu erakusketa berezia muntatuko du eta maiatzaren 9tik 21era, Karrikiri euskal dendan, Iruñerriko eta Baionako sortzaileen liburu eta disko erakusketa egongo da.

Maiatzaren 25ean, Baionan izango da bigarren zita antzeko programazioarekin: 18:00etan, Baionako bisita bertsolariekin; 19:15etan, Hatsa elkartearen bideo poetikoa, eta geroago, Euskal Museoan itzulpengintzaz egingo da mahai ingurua.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button