BERTSOTAN

Igande honetan historiako emakume bertsolariak, “Hitzetik Hortzera” saioan

Igande honetako Hitzetik Hortzera saioa (15:00etan, ETB1en), historiako emakume bertsolariei buruzko programa berezia izango da, erreferentzia historikoz eta bertso bildumaz josita.

Historian izan diren emakume bertsolariei aitortza egingo zaie XX. mende erdira arteko bertso bilduma eta zertzelada historikoak eskainiz.

Emakume bertsolarien historia honela laburbildu daiteke: XIV. mendetik datoz lehen erreferentzia historikoak eta presentzia horrek indar berezia hartzen du XIX. mendean. XIX. mende amaieran, besteak beste, garaiko bertso txapelketa nagusiak irabazi zituzten Erdozio, Hargain eta Etxegarai bertsolariek, eta 30 urtetik gorako bertso bidea egin zuten plazan.
XIX-XX mendekoa da bertso bilduma oparoena: Bizenta Mogelen bertso jarriak, Plazida Otaño eta Txirritaren arteko bertsoak, Mikaela eta Iñaxi Elizegi ahizpen artekoa, Joxepa Zubeldiak jarriak, Martzelina Lopetegi eta Txirritaren arteko elkarrizketa, Joxepa Antoni Aranberrik fabrikan kantatuak, Inaxi Etxabek Basarriri erantzun zionekoa, Leoni Etxebarrenek Xalbadorren Odolaren Mintzoaz idatziak eta beste zenbait.
Luzia Goñi bertsolariak ere leku berezia izango du bilduma honetan, joan den martxoaren 22an hil baitzen.

Eñaut Agirrek, Maddalen Arzallusek eta Oihana Iguaranek hartu dute parte bertsoei ahotsa jarriz, eta eurekin, Gari Otamendi eta Joxan Goikoetxea musikariak izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu